Maria GARDE
Ligako 16. jardunaldian Barcako jokalariek lortu dute garaipena 3 puntuak eskuratuz Real Madril suntsitu baten aurrean. Mundu osoko telebistek klasikoa jarraitzen zuten atzo gauen eta madrildarrek bere jokalarien porrota sufritu zuten etxean, Santiago Bernabeun. Gauardiolaren taldea gailendu zen 1-3 batekin bigarren zatian markagailua irauliz.
Nahiz eta partida galdu, gloriazko minutuak eduki zituen Mourinhoren taldeak, izan ere partidaren lehenengo jokaldian, 23. segundoan Benzemak 1-0ekoa lortu zuen Victor Valdesen hutsegite larri baten ostean. Valdesek nahigabe Real Madrileko Di Maria erdilariari balioa eman zion eta honek Benzemari erdiratu zion eta buruz sartu zuen aurrelariak.
Gogor aritu ziren bi taldeek goleko aukerak sortuz etengabean. Casillasek Messi eta Xabiren jaurtiketak eten zituen. Madrildarrek aukerak sortu zituzten era berean, 24. Minutuak Cristianok aukerarik garbiena izan zuen, baina jaurtiketa kanpora zuzendu zuen, partidua amaitu bezain pronto leku guztietako kritikak jasoz.
Partidaren lehengo zatia amaitzeko, 29. minutuan bartzelonako Alexisek berdinketa lortu zuen, Messiren jokaldiri esker.

No hay comentarios:
Publicar un comentario