lunes, 3 de octubre de 2011

Greziak Troikaren helburuak ezin ditu bete

Itziar GORRITI ZENEKORTA 

Europar Batasunak eta Munduko Diru Funtsak defizita murrizteko jarritako helburuak ezin dituela bete onartu du Greziako Gobernuak. 2011ko defizit publikoa troikak erreskaterako jarritako muga baino % 7,6 handiagoa da. Ministro Kontseiluan 2012ko aurrekontuen zirriborroa adostu dute, 6.600 milioi euroko murrizketa gehigarriak aurreikusiz. Beste neurri batzuen artean, 30.000 langile publikoren kaleratzea onartu dute. Twitterren izugarrizko ohiartzuna izaten ari da, denak zer gertatuko denaren beldur dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario