martes, 18 de octubre de 2011

Vizualize.me curriculum infografikoa egiteko aukera

Vizualize.me izeneko web orrialdearen bidez curriculum infografiko bat egiteko aukera izango duzu, bertan zeure ibilibide pertsonal eta profesional ugari azalduko dira. Infografia egin ondoren twitterrean ezagutzera emateko aukera daukazu. Neure twitterrean adibide bat daukazu.

Twitterren produkzio-jardueran oinarritutako infografia bat sortzeko aukera

Itziar Gorriti


Twitterren egin duzun guztia ikusteko aukera izango duzu infografia baten bidez. Horrela lagunekin zuk egineko guztia twitterrean alderatzeko aukera izango duzu.  Hau visual izeneko web orrialdean izango duzu eskuragarri. Nahi baduzu adibide bat daukazu neure twitterrean.



Anima zaitez!

lunes, 10 de octubre de 2011

EHUko Leioako Campusean dentista zerbitzuak ohi baino merkeago

Miren ARRIETA
Itziar GORRITI

Euskal Herriko Unibertsitateko Odontologia Klinikak diagnosi eta terapia zerbitzuak eskaintzen ditu, horrela ohiko kontsultekin alderatuta askoz merkeagoa da beraien zerbitzua. Odontologia klinikako zerbitzua EHUren Bizkaiko Campusean, Leioan, kokatuta dago, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen eraikinean. 

Odontologia Klinika irakaskuntza laguntza zerbitzua da. Bertan, EHUko Odontologiako ikasleek praktika klinikoak egiten dituzte beren irakasleek gainbegiratzen dituztela. Zerbitzuak unibertsitateko kideei, gizarteari oro har eta, zehazki, gizarte egoera ahulean dauden edo behar bereziak dituzten taldeei odontologia laguntza eskaintzen zaie. Bertan, kalean odontologia klinikak ematen dituzten zerbitzuak eskaintzen dituzte ortodontzia izan ezik, hala nola,  hortz terapiak, protesia, aho medikuntzak, hortz erradiologia… 





Orain arte ikasleak 3.mailan hasten zituzten praktikak baina Bolonia plana dela eta aurten 2. mailan hasi dituzte praktikak. Nerea Frances EHUko 2. mailako odontologia ikasleak adierazi digu gustura dagoela hain goiz praktikak hastearekin. Gaineratzen du "praktikak goiz hastearekin etorkizunean edukiko ditudan arazoei aurrre egiten ikasten dut eta honek konfiantza ematen dit "

Gipuzkoako Aldundiak zerga sistemaren erreforma proposatuko duela adierazi du

Maria GARDE

Gipuzkoako Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi du zerga sistemaren erreforma abiatzeko neurriak lantzen ari dituela. Erreformak "zerga-sistemaren ekitatea, aurrerabidea eta efizientzian aurreratzea" edukiko du helburu, horrela zergen kargak zergadunen artean parekotasun handiagoz banatuz. Aldaketak hiru eremutan plantatzen ditu Aldundiak: ondarearen gaineko zergan, oinordetza gaineko zergan eta PFEZan. 



lunes, 3 de octubre de 2011

Greziak Troikaren helburuak ezin ditu bete

Itziar GORRITI ZENEKORTA 

Europar Batasunak eta Munduko Diru Funtsak defizita murrizteko jarritako helburuak ezin dituela bete onartu du Greziako Gobernuak. 2011ko defizit publikoa troikak erreskaterako jarritako muga baino % 7,6 handiagoa da. Ministro Kontseiluan 2012ko aurrekontuen zirriborroa adostu dute, 6.600 milioi euroko murrizketa gehigarriak aurreikusiz. Beste neurri batzuen artean, 30.000 langile publikoren kaleratzea onartu dute. Twitterren izugarrizko ohiartzuna izaten ari da, denak zer gertatuko denaren beldur dira.